XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Etxe baten erosketari gainera orubearen balioaren ugalpenari buruzko arbitrioa ere zergatzen zaio (plusbalioa).

Zerga hori udalak ezartzen du eta kasuen arabera ordaindu beharreko kuota, Udalak etxeari erosteko unean ematen dion balioaren eta hark aurreko salmentan zeukan balioaren arteko diferentziaren %25koa izaten da gutxi gora behera.

Jabetza inmobiliarioak duen zerga bereizgarrienetako bat Hiri-Lurretako kontribuzioa da.

Edozein hiri-jabetzari (edifizio, etxe, oruberi) emandako balioaren arabera urtero ordaintzen den zerga da hau... eta jabetza horren errentagarritasun teorikoaren gain ezartzen da bere balio katastralaren arabera, hau da, Administrazioak ematen dion balioaren araberako portzentaia batez.

Azkenik, eta garrantzia duenez, komeni zaizu gainetik bederen jakitea zein ondorio dakarkizun etxebizitza baten jabe izateak pertsona fisikoen errentari buruzko zerga orokorraren ikuspegitik begiratuta.

Horri buruz, nagusienak aipatuko ditugu: - Errentari buruzko zergaren aldetik ondareari buruzko zergaren kasuan etxeari ematen zaion balioaren %3a diru-sarreratzat hartzen da eta deklarazioan sartu behar da beraz.

- Zerga-emailearen ohizko bizitokia den edo izango den etxebizitza erosteko eman den kantitatearen %15a ken daiteke errentari buruzko zergaren kuotatik.

- Etxebizitza saltzekotan, ateratzen den plusbalioa errentaren gehitzea denez, zerga ordaindu beharko litzateke horregatik ere, baina, plusbalio horiei buruzko zergak beherapen handia izaten du salmentaren produktu totala beste etxebizitza erosteko erabiltzen bada bi urte baino lehenagoko epean.

7.3. Gastuak Zaila da etxebizitza bateko gastuak zeintzu diren esatea.

Batzuk azpimarratuko ditugu: zerbitzu-hornidurenak (ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, etab.), mantenimendukoak (pintura, instalazioen konponketak, berriak jartzeak eta aldizkako konponketak, etab...) eta aipaturiko zerga eta arbitrioak, aseguruak, etab...